Emakumeen Mundu Martxa urrian iritsiko da eskualdera eta girotzen hasteko baratze bat landatuko dute anbulatorio ondoko belardian, ostiralean.
Emakumeen Mundu Martxa
Emakumeen Mundu Martxa urrian iritsiko da eskualdera eta girotzen hasteko baratze bat landatuko dute anbulatorio ondoko belardian, ostiralean. Txiki zein helduek tokia dutela adierazi dute herriko feministek eta guztiek lurraz gozatzera animatu dituzte. 18:30ean jarri dute ordua.
Ekainean egindako bileran erabaki zuten baratze bat landatzeko ideia aurrera ateratzea. Ez da ekintza bakarra izango, ordea. Hilaren 26an, hazien mosaikoa egitea da asmoa Doneztebe plazan (11:30etik aurrera), “bakoitzak bere alea jar dezan”.
Kurdistanen hasi zen martxa martxoan eta Portugalen bukatuko da, Coimbran, urriaren 17an. Aurtengoa bosgarren bira izango da eta Euskal Herrirako pentsatutako leloa
Gure gorputzak, gure lurraldeak, martxan jarraituko dugu guztiok libre izan arte da. Aurtengo sinboloa haziak dira.