Euskadiko urpeko ehizako 23 urtez azpiko txapelketa jokatu zuten joan den igandean Armintzan; Espainiako urpeko txapelketa jokatuko du orain
Gorka Ibarguren ehizatatuko arrainekin
Euskadiko urpeko ehizako 23 urtez azpiko txapelketa jokatu zuten joan den igandean Armintzan eta oiartzuar bat izan zen txapelketako garaile: Gorka Ibarguren. Berak lortu zuen pisurik altuena ehizatutako arrainak zenbatuz.
Hiru ordu iraun zuen Bizkaiko ASUT (Armintza sub urpeko taldea ) eta Euskal Federazioak antolatutako txapelketa. Txapelketarako eremua, Villanoko uhartetik hasi eta punta basordas delakora arte zen, hau da, Villanoko uhartetik Armintzaraino doan kostalde osoa.
Lehiakide guztiak zodiak handi batean igo eta eremuaren erdialderantz abiatu ziren. Denentzako berdintasuna egon zedin eta inork abantailarik eduki ez zezan, eremuaren erdialdera joan eta bertatik eman zuten irteera. Irteera eman bezain laster, lehiakide guztiak uretara bota ziren, bakoitzak txapelketako eremuaren barruan nahi zuen lekura joatea zeukan igerian. Igerian bakoitza bere gustuko lekutara joan eta arrantzan hasi zinen.
Pisaketan ikusmin handia
Proba bukatuta, barkuek lehiakideak jaso eta portura eraman zituzten pisatze lanekin hasteko. 500 gramotik gorako arrainak bakarrik puntuatzen zituzten eta 350 gramotik beherakoek zigortu egiten ziren. Pisaketan “ikusmin handia” zegoela nabarmendu du Ibargunerek. Hala, pisaketak bukatu eta honela geratu zen podiuma: lehen postuan Gorka Ibarguren, bigarren postuan Andoni Burgoa ondarrutarra eta hirugarren postuan Ibai Paredes zarauztarra.
Lehen bost sailkatuak Euskadiko Federazioaren kontu Asturiasera, Gijonera, joango dira Espainiako urpeko ehizako 23 urtez azpiko txapelketa jokatzera.
Txapelketako arrain guztia Elikagaien Bankura bidali zuten.
Gorka Ibarguren