Iaz baino material gehiago lortu du; hori Gurutze Gorriari emango dio, beharra duten familien artean banatzeko

PSE-EEk jasotako eskola materiala
Astebetez eskola materiala biltzen aritu da PSE-EE, eta material “asko eta anitza” jaso duela jakinarazi du, “aurreko kanpainetan jasotako marka hautsiz”. Gurutze Gorrian utziko dute, laguntza behar duten familien artean banatzeko.
Herritarrei erakutsitako elkartasuna eskertu die talde sozialistak, “modu horretara, hainbat haur eskolara aukera berdintasunean joan daitezen”.