Kantu jirak 12:00etan hasiko du saioa aiton Bordatik abiatuta.
Lezoko kantujira
Oporraldiaren ostean, indarberrituta dator kantu jira eta larunbatean hasiko du sasoi berria. Orain arte bezala hileko hirugarren larunbatetan bilduko dira euskal kantuak gustuko dituztenak herriko bazterrak doinuz betetzera.
Aiton Bordatik abiatuko da kantu jira 12:00tan, eta Kaialde, Kale Nagusia, eta Karlos Saldise plazan geldialdia egin ostean, Gurutze Santuaren plazan amaituko du saioa. Besteak beste,
Markesaren alaba,
Egun da Santi Mamiña,
Matalaz, eta
Egia da abestuko dituzte.
Antolatzaileek euskal musika herrikoia gustuko duten lezoarrak kantu jirarekin bat egitera deitu dituzte. Horretarako, Aiton Bordan, Aizpean eta musika eskolan eskuratu daitezke abestien kopiak.