Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lekukorik gabeko adostasuna

Plan berezia aldatzeko bilera espero baino gehiago luzatu zen atzo, eta Pasaiako Portu Agintaritzak arratsaldeko lehen ordurako deitutako prentsaurrekoa bertan behera utzi zuen

olatz mitxelena
Pasaia
2015/09/18
Portuaren Ordenaziorako Plan Bereziaren aldaketa onartu du Portu Agintaritzak

Portuaren Ordenaziorako Plan Bereziaren aldaketa onartu du Portu Agintaritzak

Gutxitan deitzen ditu azken aldian prentsaurrekoak Pasaiako Portu Agintaritzak. Akaso horregatik, atzokoak jakin-min berezia eragin zuen tokiko eragileengan. Horregatik, eta azken egunotan hainbat hedabidetan nabarmendutako iragarpenengatik. Izan ere, Kaiko Herreran hondeamakinak lanean ikusteko grinak itxaropena piztu du herrian, ezin uka. «Mugarritzat» jo du ahaldun nagusi Markel Olanok atzo hartu duten akordioa Pasaiaren biziberritzerako , eta «hasiera puntu» gisa definitu du udaleko hirigintza zinegotzi Nahikari Oterminek. Datozen bi urteetan Trintxerpen eta San Pedron lanak hasiko direla iragarri dute Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azken egunotan, prentsa bidez. Horretarako, baina, Portuaren Ordenaziorako Plan Berezia aldatzea beharrezkoa omen, eta  atzo horretarako bildu ziren, Portu Agintaritzako administrazio kontseiluan. Hain zuzen ere, bilera hura amaitzerako deitua zuen agintaritzako buru Ricardo Peñak prentsaurrekoa, «akordioaren berri emateko». Prentsaurrekoa, baina, ez zen egin, administrazio kontseilua uste baino gehiago luzatu zelako, zehaztu gabeko gai zerrendaren punturen batean «trabatu» zirelako. 15:30ean bideratu zuten  «behin betiko» prentsa oharra komunikabideetara, administrazio kontseilua bukatu eta berehala. Azaleko azalpenak baino ez Agerraldia ez zenez egin, ika-mika zerk eragin zuen ezin jakin, ez eta akordioaren ingurukoak sakonago ezagutu ere. Adostutakoen gaineko zehaztasun gutxi ageri dira Portu Agintaritzaren prentsa oharrean. Inbertsioa 16 milioi eurokoa izango dela iragarri dute hainbat hedabidek, baina kopuruen arrastorik ez da ageri atzo portuak zabaldutako prentsa oharrean. Horrez gain, ez da zehazten «pragmatikotzat» jo duten proiektuaren barruko inongo egitasmorik, eta bost gunetan lanak egingo dituztela argitaratu den arren, atzo soilik asmo baten berri eman dute. Esan dutenez, «erabilera libreko espazioei dagokionez garrantzitsuena oinezkoentzako eta txirrindularientzako egokituko duten bidegorria izango da, Herrerako EuskoTreneko geltokitik Ondartxoraino». 7,9 hektarea Atzo aldatu duten Plan Berezia 2010. urtean onartu zuten. Portu Agintaritzaren arabera, «kanpo kaiaren proiektua baztertuta, are agerikoagoak egin dira inguruko udalerrien beharrak, bereziki Pasaiarenak». Plana aldatuta, «portuko eta hiriko beharren arteko oreka» bilatu nahi izan dutela iragarri du Portuak. Esan dutenez, nagusiki, bi arrazoiengatik aldatu behar izan dute plana: batetik, lehen zentral termikoak bereganatzen zituen lurren erabilera aldatu ahal izateko, eta bestetik, Kaiko Herreraren hiri ordenazioak sortzen dituen arazoei irtenbidea emateko. Gaineratu dutenez, Kaiko Herreran diharduten portuko biltegien ordenazioa aldatu dute ere bai, «trafikoen egungo beharrei egokitzeko». Zehaztu dutenez, Portuaren Ordenaziorako Plan Bereziak 7,9 hektarea gordetzen ditu hiri erabilerarako, eta 97.000 metro koadro portuko biltegientzako, 46.000 Kaiko Herreran eta 51.000 metro koadro portuaren gainontzeko lurretan. Lankidetza hitzarmena Plan Bereziaren aldaketa onartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak izango du orain proiektua tramitatzeko ardura. Bien bitartean, Portu Agintaritzak iragarri du aurki lankidetza hitzarmena sinatuko dutela, Plan Berezian aurreikusi dituzten lanen finantzaziorako. Aurreratu dutenez, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Pasaiako Udala eta Portu Agintaritza bera izango dira aipatu hitzarmenaren sinatzaileak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.