Atlantikaldiak hartu ditu Errenteria-Oreretako kaleak. Oiartzun ibaitik sartu zen olatua atzo arratsaldean, eta erdialdeko kale guztietara iritsi da. Albaolako itsasontziak iritsi ziren Panierreraino inaugurazio ekitaldia, eta aingura bota zuten. Itsasontzietako batean, berebereak iritsi ziren.
Hain zuzen, iluntzean, pintxo pote bereberea egin zuten.
Gaua iristearekin batera, kontzertuak hasi ziren Agirre Lehendakariaren plazan. Oholtzaren gainean, lehenbizi, Kalakan, eta segidan, Dobet Ghnaore. Ondoren, iragarrita zegoen bezala, bien arteko emanaldia eskaini zuten.
Gaur, Gnawa Diffusion
Kontzertuek ez dute etenik Atlantikaldian, eta gaur iluntzetik aurrera, hiru izango dira: 20:00etan, Vartina eta Mitxel Etxekopar, Agirre Lehendakariaren plazan; 21:30ean, Sandy Silva, Maja & David & Harkaitz Miner eta Txus Aranburu, Herriko plazan; eta 23:30ean, Gnawa Diffusion, Agirre Lehendakariaren plazan.
20:30ean, berriz, Madalena ermitan, Hondarribiko Eskifaia abesbatzaren kontzertua ikusi ahal izango da.
Gaurtik igandera arteko ekitaldi guztiak Atlantikaldiako egitarauan aurki daitezke.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.