«Prozesua luzea izan da. Orain uzta jasotzeko garaia etorri da»
Baserriari omenaldia egin nahi izan dio ‘Amama’ lanarekin San Pedron bizi den bergararrak; gaur proiektatuko dute Donostiako Zinemaldian, Sail Ofizialean. Espektatibak betetzen dituen filma dela adierazi du Altunak.
«Barrutik ateratzen zaidan istorio bat kontatzen saiatzen naiz beti» «Film honek aldatu egin nau, eta hori niretzat oso garrantzitsua da»Gure eskualdera itzulita, amama sanpedrotarra da, ezta? Bai, hala da. Bost urte zituenetik Frantzian bizi da, bere aita errepublikarra zen eta gerra garaian alde egin behar izan zuen, baina beti eduki du harremana San Pedrorekin. Nik Pasaiako Begi Haundi tabernan topatu nuen. Amama elegante, dotore, guapa eta ximurtu bat aurkitu nahian nenbilen eta hantxe topatu nuen. Pixka bat ausarta izan nintzen eta zoramen honetan sartzera liatu nuen. Oso gauza polita izan da berarekin lan egitea eta gogoa dut etortzeko. Badakit festibalean berarekin pila bat disfrutatuko dugula, bera pertsona oso berezia da eta. Zinemaldian atentzioa deituko duela uste dut, ez aktore ez izanik jokoz kanpo dagoelako, baizik eta bizitza guztiak pelikulak egiten ibili dela emango duelako, diva bat. Festibalaren nondik norakoak nola diren kontatu dizkiogu, baina berak ez du arazorik, grabaziora nola egokitu zen ikusita ongi moldatuko da. Prozesu luze hau pasata, zerekin ibiliko zara aurrerantzean? Proiektu dezente ditut esku artean, eta ez dakit zeri helduko diodan. Produktora bezala Telmo Esnalen Dantza dugu, arazo dezente eduki ditugu finantzazioa lortzeko, baina udazken honetan konponduko dela uste dut. Koldo Almandozen film bat ere bukatzen ari gara, eta gero Esnalekin ere Kalebegiak proiekturako film labur bat zuzentzen nabil. Pelikula batzuk idatzita ditut ere eta ez dakit zeri helduko diodan, baina tira, beti edukitzen ditut zirriborro batzuk eginak gero horiei heltzeko.
Biniloari eta rock and rollari gorazarre
Vinyland Marcos Garcia zuzendari irundar gaztearen lehen film luzea da. Mikel Insaustik idatzi du gidoia eta zuzendari laguntzailea izan da. Biek, eta 1960eko hamarkadari estu lotutako biniloaren jarraitzale sutsu diren Jose Luis Olabeaga, Iñigo Arzalluz eta Iñigo Alfaro hirukoteak egindako aktore lanari esker Zinemaldian estreinaldia izango du gaur Vinyland filmak, Beste hainbat jarduera sailaren barruan. Biniloen bildumagile baten gaineko dokufikzio musikala da Vinyland. Eta filmaren bidez, diskoak saltzen eta horiek erosten jarraitzen duten denda eta erosle fidelei omenaldia egin nahi dietela esan du Garciak: «Disko dendara joan, biniloa erosi eta etxera iristerakoan poltsatik aterata diskoa orratz azpian jartzen duen horri omenaldia da». Bloody Mary Irungo disko dendak 25 urte bete ditu, eta horren harira sortu zen filma, bera izanda ekoizlea, Juancar Garciaren eskutik. Bloody Mary dendaren arduraduna, zuzendari gaztearen aita da, gainera. Musika protagonista Erronka izan dute ia elkarrizketarik ez duen filma egitea, «irrati elkarrizketa modukoak ematen dio sarrera. Eszena bakoitza abesti baten doinupean muntatu dugu, eta horretarako abesti egokia aurkitu behar izan dugu. Elkarrizketa gutxi dago, eta musika da nagusi». Erronkari egoki erantzun diotelakoan dago zuzendari gaztea, «oso gustura gaude azken emaitzarekin». Guztira 30 talderen beste hainbeste abesti bildu dituzte filmean Garciak eta Insaustik. Hori bihurtu da gainera prozesu guztiaren alderik konplexuena, «abestiak erabiltzeko eskubideak lortzea oso zaila izan da. Kostata egin zuen Juancarrek [Garcia]… Baina lortu zuen». Besteak beste, The Lookers ziburutarren, Lie Detectors eta Microcosmos donostiarren eta Los Ex Novios eta Balerdi Balerdi iruñearren doinuekin osatu dute filma. Donostiako Zinemaldiraino iristea Vinyland filmarekin ametsetan baino ez duela irudikatu aitortu du Garciak: «Pentsatu izan dut ongi legokeela Zinemaldiak egiten ari ginelaren berri izatea, baina ametsa zen». Ametsa errealitate bilakatu zaie, ordea, eta gainera, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria bera jarri zen harremanetan filmaren arduradunekin, «izugarrizko poza suposatu digu. Kopia bat ikusi nahi zuten eta gustatu egin zitzaien. Lau ikustaldi izango ditu Vinyland-ek, eta guretzako izugarria da Zinemaldiak leihotxoa zabaltzea». Etorkizunari begira ere, lehen filmarekin Zinemaldian izateak ate asko zabalduko dizkiola uste du zuzendari gazteak, «proiektu berrietan eragina izango duen zalantzarik ez dut. Niretzat izugarria da, oso garrantzitsua, are gehiago kontuan hartuta Vinyland-en ukitu dugun gaia oso hurbilekoa dudala, eta hunkitzen nauela». Binilo bilduma, helburu Vinyland-ek ukitzen duena ez da ohiko gaia, ezta komertziala ere, «ez zaigu axola komertziala den edo ez, gure munduan eta gure artean oso presente dagoen gaia da», esan du Garciak. Argi du filma ez dela bakarrik biniloaren jarraitzaileei begirakoa, «jakin-mina eta musika zein zinema gustuko dituen edonor gustura senti daiteke ikusten». Olabeaga da protagonista. Disko bilduma du, eta Irungo Bloody Mary dendako bezero leiala ere bada. Kontzertuak gustuko ditu, baita musika eta bigarren eskuko dendak ere. Horrelakoa da bere egunerokoan Olabeaga, eta berarekin izandako elkarrizketetatik sortu zuen gidoia Mikel Insaustik. Hasieran dokumentala egitea zen asmoa, Garciak azaldu duenez, «baina fikzioa ere sartu zuen gidoian Insaustik, eta Vinyland sortu zen». Filman, binilo bilduma baliotsua du Olabeagak. Ongi gordeta du, eta gordeleku hori mito bilakatzen da taberna lagunarentzat. Azken horrek ez du etsiko bilduma aurkitu arte. Sherlock du izena lanean binilo bildumaren atzetik zoro ibiliko denak. Iñigo Arzalluz errenteriarra dago pertsonajearen atzean. Donostia, Iruñea, Lekunberri, Ziburun, eta Irungo Cipriano Larrañaga kaleko bederatzigarren zenbakian dagoen Bloody Mary dendan grabatu dute filma. Ateak zabaldu Filmaren amaiera ez omen da itxia, zabalik gelditzen dela esan du irundarrak. Bigarren zati baterako aitzakia ote den galdetuta berehala erantzun du Garciak ezetz. Hogei urte baino ez ditu Garciak, eta zinema ikasketak egiten ari da Parisen. Vinyland da zuzendu duen lehen film luzea, eta Donostiako Zinemaldiraino eraman du: «Oraindik ezin dut sinistu, oso azkarra izan da dena… Principe zinemetako aretoan gaudenean, filma ikusten, asimilatuko dut gertatzen ari dena. Izan ere, apur bat surrealista izan da dena. Zinemaldiaren zigilua dugu jada, eta horrek beste zinema jaialdietarako ateak zabalduko dizkigu zalantzarik gabe». Viniland-en emanaldiak- Gaur, ostirala. Principe zineman, 20:15ean. Ondoren, kontzertua Tabakaleran Lia Detectors eta Los Flaminguays taldeekin, eta Radio 3-eko Juan De Pablos esatariarekin.
- Bihar, larunbata. Principe zineman, 20:15ean. Ondoren, kontzertua Dabadaban, The Lookers eta Pelo de Mono taldeekin. Juan de Pablos DJ lanetan ariko da.
- Etzi, igandea. Antiguan, 20:30ean.
- Asteartea, hilak 22. Antiguan, 20:30ean.


