Mugikortasunaren Astearen haritik, Arditurriko Bide Berdearen IV. Eguna izan zen atzo eta antolatzaileen esanetan egun "arrakastatsua" izan zen: "Ehunka lagun hurbildu ziren atzo Arditurrira bizikletaz".
Bide Berdearen eguna
Mugikortasunaren Astearen haritik, Arditurriko Bide Berdearen IV. Eguna izan zen atzo eta antolatzaileen esanetan egun “arrakastatsua” izan zen: “Ehunka lagun hurbildu ziren atzo Arditurrira bizikletaz”.
Eguraldi eguzkitsua lagun izan zuten bertara hurbildu zirenek eta goiz osoan zehar “ez ohiko” mugimendua egon zela nabarmendu dute: “Adin guztietakoak eta jatorri ezberdineko txirrindulariak iritsi ziren; Oiartzun eta Errenteriatik ugarienak baina baita lurraldeko beste herri ugarietatik ere. Familia ugarik tren zerbitzua erabili zuten Oiartzunera gerturatuz ibilaldia handik abiatzeko”.
Bizikletaz joandakoei hamaiketakoa eman zieten eta egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek: meategietako bisita gidatuak, segway zirkuitua, jolasak…
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie bisitari guztiei eta antolakuntzan lagundu duten elkarte, erakunde eta herritarrei.