Astearte eta ostegunean dituzte entrenamenduak.

EATen emakumeen korrikalari taldea
EATeko Errenteriako Atletismo Taldeko Baietz Taldea martxan da. Emakumeen hiru korrikalari talde atera dira aurten EATen, hirurak maila ezberdinetakoak. Astearte eta ostegunean dituzte entrenamenduak, 19:00etatik 20:00etara; asteartetan Galtzarabordako kiroldegian, eta ostegunetan Beraungo pistan.
Hilero, asteburura begira, ekimen bat egingo dutela aurreratu dute.