Jon Bagues Eresbileko zuzendaria
Eresbil Euskal Musika Artxiboko zuzendaria, Jon Bagues, Kolonbian da egunotan Musika Erakunde Dokumentalen topaketan. Gonbidatu gisa joan da Bagues, eta AMA musika artxiboetarako sarbideei buruzko proiektua aurkeztuko du. Horrez gain, Eresbilen lan dokumentalaren nondik norakoak ere argituko ditu. Gaur hasi eta asteazkenera arte izango da topaketa.
Ez da Eresbil nazioarteratzen den lehen aldia. Aurretik, La Habana egindako musika ondarearen nazioarteko tailerrean parte hartu zuen 2013an, eta horren ondoren, Viena, Antwerpen (Belgika) eta New Yorken egindako musika liburutegien nazioarteko kongresuetan parte hartu du.