441 lagun sartu ziren sagar erraldoi baten barruan. Errenteria-Orereta Guiness liburuan sartuko da Hernaniko 431ko marka apurtu ondoren.
Hiru lagun sagarrak kizkiarekin biltzen
Guiness liburuan Errenteria-Oreretaren izena agertuko da laster. Atzo Atlantikaldiaren barruan egin zuten, Kizkiaren Erronkan Hernanin lortutako marka hautsi nahi zuten. Alegia, Hernanin sagar baten barruan 436 lagun sartzea lortu zuten, bakoitza kizki banarekin. Horixe erronka, hori gainditzea. Esan eta egin. Hori bai, justu-justu, 441 izan ziren animatu ziren lagunak. Hala ere, antolatzaileak pozik ziren.
Kizkiarekin lotutako festa ez zen horretara mugatu, eta sagar biltze lehiaketa ere egin zuten. Zazpi herri ziren aurrez aurre, eta onena Astigarraga izan zen. 120 kilo sagar bildu zituen 12 minutu eta 30 segundotan. Podiuma Oiartzun (bigarren) eta Hernani (hirugarren) osatu zuten. Errenteria-Orereta laugarren geratu zen. Lauko taldetan banatu ziren (bi emakume eta bi gizon), eta 40na kiloko hiru zaku jaso behar zituzten.