Asier Altuna, bere taldearekin, gaur goizean eman duten prentsaurrekoan
Asier Altuna zuzendariaren filma 09:00etan aurkeztu dute Zinemaldiko Sail Ofizialean. Ondoren egin du filmaren aurkezpena Altunak, prentsa agerraldian. Bere amona gogora ekarriz hasi du aurkezpena Altunak, eta Amparo Badiolak jokatzen duen pertsonaiaren garrantzia nabarmendu du.
Irudiekin eta begiradekin kontatu du filmaren parte handi bat zuzendariak eta hitzik egiten ez duen arren, filmeko pertsonaia inportantea da amama. Hori izan da, hain zuzen, kritiketan gehien nabarmendu dena: hitz gutxirekin asko komunikatzeko gaitasuna.
Baserria ulertzeko bi modu aurkeztu ditu Altunak filmean eta belaunaldiren arteko gatazkak eta zubiak eraikitzeko saioak irudikatu ditu.