Tximeleta Taldeak prest ditu dagoeneko bere jarduerak
Gimnastika erritmikoa, gimnastika dibertigarria eta Hip-Hop klaseak hartzeko aukera izango dute gaztetxoek
Tximeleta Taldea martxan jarri da eta Oiartzunen emango dituen ikastaroak prest ditu. Gimnastika erritmikoa, gimnastika dibertigarria eta Hip-Hop klaseak hartzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Izena emateko epea ireki dute eta bi bide jarri dituzte horretarako: 943 11 63 42 telefono zenbakia eta posta elektronikoa. Informazio gehiago grupotximeletataldea.com webgunean aurki daiteke.

