Lau eguneko festak izango dituzte Ugaldetxon. Ostiralean hasiko dira 19:00etan botako duten suziriarekin eta ondorengo egunetan festa nagusi izango da.
Ugaldetxoko festak
Lau eguneko festak izango dituzte Ugaldetxon. Ostiralean hasiko dira 19:00etan botako duten suziriarekin eta ondorengo egunetan festa nagusi izango da. Auzoetako azken festak izango dira San Migelak.
Ostiralean truk txapelketa jokatuko dute. Lehenengo saridunek txapela eta mariskada irabaziko dituzte, bigarrenek afaria Matteo jatetxean; hirugarrenek bi oilasko eta bi txanpain botika, eta laugarrenek bi untxi. Errepeskako sariak bi lagunentzako afaria Aristi jatetxean eta bi txanpain botila izango dira.
Larunbatean duatloia izango da 4 eta 12 urte bitartekoentzat. 4 eta 8 bitartekoek 300 metro korrika eta 800 metro bizikletaz egin beharko dituzte, eta 9-12 urte bitartekoek 500 metro korrika eta 1000 metro bizikletaz.
Egitaraua:
Hilak 25, ostirala
19:00etan: Festei hasiera emango zaie suziri, Bidasoko erraldoi, buruhandi ttiki eta trikitilariekin.
19:30ean: Euskal presoen eta iheslarien aldeko kartelada.
Ondoren: Afari-merienda norberak ekarritako jakiekin. Bertan ardoa eta sagardoa erosteko aukera egongo da.
22:00etan: XXXVII. Truk Txapelketa Atamitxen.
Hilak 26, larunbata
11:30ean: Duatloia.
16:00etatik 20:00etara: Haurrentzat puzgarriak eta ludoteka karpan.
17:30ean: Haur jolasak eta txokolate-jatea.
17:30ean: Oreka Trial Show erakustaldia, Atamitx beheko soroan.
21:00etan: Afaria Atamitxen (txartelak Intxixun erosi behar dira) eta ondoren Gari eta Iñakirekin kantua eta dantza.
20:30ean: Gazte afaria karpan (txartelak Intxixun).
23:30ean: Kontzertua karpan: E-reggaeak eta Zesuma taldearekin berbena.
Hilak 27, igandea
09:00etan: Diana auzoan zehar Lartaun Txistulari Taldearekin.
10:30ean: III. Krosa modalitate desberdinetan: bakarka, bakarka 16 urtetik beherakoentzat, bikoteka erreleboka eta bikote mixtoa.
10:30ean: Pilota partidak Txipitoko frontoian (bustita egonez gero Kontzejupean):
1. partida, benjaminak: Beñat Aburuza eta Lur Lopez, Andoni Aranburu eta Xabat Eskuderoren kontra.
2. partida, alebinak: Ekain Arozamena eta Xabier Aburuza, Oier Lopez eta Unax Jimenezen kontra.
3. partida, infantilak: Mikel Aranburu eta Ekaitz Salaberria, Unai Aburuza eta Aitor Larraiaren kontra.
4. partida, helduak: Axier Retegi eta Zigor Salaberria, Xabier Azpiroz eta Aitzol Arzallusen kontra.
11:30ean: Euskal dantzak Haurtzaro Dantza Taldearen eskutik.
13:00etan: Mutxikoak Oiartzungo Herri Musika Eskolako Xirolarru taldearekin.
17:00etan: Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan (14 urtetik gorakoentzat).
17:00etatik 20:00etara: IV. Artisau erakusketa eta tailerra karpa inguruan.
18:00etan: Bat-batean taldearen emanaldia (euskal pop/rock).
Gero: Sardina-jatea, ogitartekoak.
19:30ean: Zezen eta goitibehera suzkoa.
Hilak 29, asteartea. San Migel eguna
10:30ean: Meza Atamitxen eta ondoren hamaiketakoa.
18:30ean: Auzoko Toka Txapelketa. Saria: bi afari Intxixu jatetxean eta ondoren afari-merienda karpan. Federatuek parte hartu ahal izango dute, baina auzo mailako txapelketa denez, saririk ez dute izango.