Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Atlantikaldiarekin harro eta pozik

Harro eta pozik. Horrela daude Atlantikaldiaren antolatzaileak, egindako lehen balorazioan. Bada zer hobetu, esan dutenez, baina jai biribila izan dela baieztatu dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2015/09/22
Ion Collar eta Laura Landa, gaurko agerraldian

Ion Collar eta Laura Landa, gaurko agerraldian

Era kualitatiboan eta kuantitatiboan, arrakastatsua izan da Atlantikaldia. Iritzi hori plazaratu dute gaur Ion Collar Errenteriako Udaleko Kultura zinegotziak eta Laura Landa Atlantikaldiaren zuzendariak. Hori esateko hainbat aldagai azaldu dituzte biek ala biek, baina nabarmendu dituzte herriko eragileen eta norbanakoen parte hartzea, horiek jaialdiari egin dioten ekarpena, baita kanpotik etorritakoekin izan den hartueman eta fusioa ere. Balio erantsitzat jo dute hori, kultura ezberdinen arteko fusioa. Hori Collarren eta Landaren iritzia; oraindik balorazio sakonagoak egin behar dituzte herriko eragileekin eta bestelako kultur taldeekin. Eta Atlantikaldiaren izaera definitzen ari dela baieztatu dute jaialdia hurbil-hurbiletik antolatu eta jarraitu duten bi kideek. Publiko orokorra, familiak, izan dira aurreko ostegunetik igandera egin zen Atlantikaldiaren kontsumitzaile nagusiak, hau da, eguneko jarduerak aurten indartu egin direla, nahiz eta gauekoetan —kontzertuak batik bat— jende asko bildu den. Eta horren adibide, Herriko Enparantzako oholtzan izandakoek jaso duten erantzuna jarri dute—egunez izan dira batez ere bertan ekitaldiak—, izaera berezia eman dio agertoki horrek Atlantikaldiari. Bisitarien kopuruetan sartuta, gehientsuenak Agirre Lehendakariaren plazako kontzertuek izan dituztela esan dute Collarrek eta Landak, hori jakina zen. Baina esan dutenez, dibertsifikatu egin da publikoa herrian zehar, udalerrian izan ziren jarduera gehienetara jende asko joan zen. Publiko kopuru aldetik, zenbaki orokorretan, 2014ko ediziotik aldaketa handirik ez dela izan adierazi, eta horren gaineko gogoeta egingo dutela jakinarazi dute, helburu baitute urtetik urtera jende gehiago hurbiltzea jaialdira. Ikerketa lana egingo dute ildo horretan, herritarren iritziekin, nola hobe daitekeen jakin ahal izateko. 2016ra begira Agerraldian izan diren kazetarien buruan zegoen galderetako bat zen ea 2016an Atlantikaldiarik egongo ote zen. Collarrek nahiz Landak garbi utzi dute, kazetarien txanda iritsi aurretik, 2016an jaialdia egongo dela, eta nolakoa gainera. Izan ere, orain arteko jaiaren mamiari muzin egin gabe —Errenteria-Oreretaren itsas iragana berreskuratu, herri izaera indartu, Atlantikoko kulturen berri izan eta elkartukea ahalbidetu—, Donostia 2016 hiriburutzaren eskutik berritasunak izango direla jakinarazi dute. Eta egitasmo zehatz baten berri eman ere: Donostia 2016ren itsas enbaxada ibiltaria izango den TOSTA egitasmoak herrian bukatuko du bidea, 2016ko Atlantikaldian; Europako aniztasun linguistiko eta kulturala bilduko dituen egitasmoa da TOSTA, eta Galizia, Gales, Irlanda, Eskozia, Frisia eta Kornuallesen zehar ibili, eta bertako aniztasuna jaso ondoren, udalerrian ukituko du azkenekoz lurra; edukiontzi sorta batean jasoko dute hori guztia, herriko plazetan ikusteko eta gozatzeko aukera izango dena. Horrekin bakarrik, jada, 2016ko Atlantikaldia iristeko gogoa areagotu egiten da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.