Tarifa bat ordainduta kirol ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da, Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan.
Errenteriako Indoor Triatloia 2015
Hogei kirol jarduera eskainiko dituzte aurtengo denboraldian Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan. Ur nahiz aretokoak dira: indoor zikloa, aerobica, sh’bam pilates, body combat… Ez da, ordea, ikastaro bat bakarra aukeratu beharrik izango, tarifa bat ordainduta ikastaro guztietara sartzeko aukera izango baita.
Kirolkide ekintzak abonua dutenek 27, 64 euro ordaindu beharko dute hilean, eta igerilekurako abonua dutenek, 42,30 euro.
Jarduerak urriaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko dira.
Express eskolak
Denboraldi honetan express eskolak ere izango dira. 30 minutu irauten dute, eta TRX eta Stretchin jarduerak egin ahal izango dira.
Txikienentzat ere aukera badago: dantza eskola, gimnasia erritmikoa, karatea, igeriketa eskola, haurtxoentzako igeriketa…
Cross trainingeko gela, handiagoa
Udan hainbat lan egin dituzte kiroldegian, eta areto nagusian jarritako materialari esker, Cross Trainingeko ikasle gehiago sartuko dira, geroz eta eskaera handiagoa baitu.