16 urterekin iritsi zen Burgostik Errenteria-Oreretara. Alabergan bizi da.
Julen Mendozak lore sorta oparitu dio 100 urte bete dituelako.
Bat gehiago dago Errenteria-Oreretan 100 urtera iritsi dena: Candida Medron Alvarez. Joan den igandean izan zen bere urtemuga, eta eguna familia eta gertukoekin pasatu zuen.
16 urterekin iritsi zen Errenteria-Orereta Burgostik. Zerbitzari eta garbitzaile bezala lan egindakoa da hemen. Hainbat auzotan bizitu izan da, baina orain Alabergan du bizitokia.
Julen Mendoza alkateak ere bisita egin dio urtebetetze bereziarengatik, eta lore sorta bat oparitu dio.