Hurrengo orduetan Oiartzunen eta Irunen mobilizazioak egingo dituzte. Urriaren 3an nazio manifestazioa, Donostian.
Poliziak, Baigorriko etxea miatzen. Argazkia: Isabelle Miquelestorena
Erreakzio asko eta mobilizazio dei ugari ari dira izaten azken orduetan atzoko Baigorriko polizia operazioaren harira. Oiartzunen, Irunen eta Donostian izango dira datozen egunetan mobilizazioak (beheko koadroan).
Bestalde, atxilotuen senitartekoek HITZA-ri esan diotenez, Baiona aldera joanak dira atxilotuen senideak behintzat horiei arropa eta bestelakoak emateko asmoz, baina gaur gaurkoz ez dakite ziur zein komisaldegitan dauzkaten ez eta zein egoeran dauden Iratxe Sorzabal irundarra, Ramuntxo Sagarzazu oiartzuarra, David Pla eta Pantxoa Flores. Abokatuen informazioaren zain daude.
Bien bitartean, hurrengo orduetan hainbat mobilizazio eta deialdi izango dira atxilotuei babesa adierazteko. Hemen orain arteko zerrenda:
Oiartzunen
- Gaur (asteazkena), 19:30ean, ezohiko udalbatzarra EH Bilduk aurkeztu duen mozioa aztertzeko.
- Gaur (asteazkena), 20:00etan, manifestazioa Doneztebe plazatik abiatuta.
Irunen
- Bihar (osteguna), 19:30ean, elkarretaratzea San Juan plazan.
- Etzi (ostirala), 20:00etan, elkarretaratzea Zabaltza plazan.
Donostian