Arizabalotarrak, Donibaneko udaletxean, bere arbasoen jaiotetxean izandakoan
Arizabalo familiaren oinordekoak Pasaian izan dira. Mexikotik etorri dira, beren familiaren jatorria bertatik bertara ezagutzera. Udalak harrera ofiziala egin zien ostiralean, Donibanen, eta beren arbasoen jaiotetxea erakutsi; hain zuzen ere egun udaletxea hartzen duen Arizabalo jauregia. Pasaiako alkate Izaskun Gomezekin eta Donibaneko alkateorde Miriam Canorekin bildu ziren.
Udalak Arizabalo familiaren historia jaso eta azaltzen duen liburuaren ale batzuk oparitu dizkie mexikarrei, eta halaber, bisitariek udalari egutegi azteka bat eta Mexikoko bandera, “duela 300 urte Mexikora bizitzera joan ziren arizabalotarren oroigarri gisa”.