'Ramuntxo eta beste atxilotuak askatu. Konponbideari erasorik ez' lelopean egin zuten manifestazioa; egunero izango dira elkarretaratzeak.
Manifestazioaren aurretik asanblea egin zuten
Ramuntxo eta beste atxilotuak askatu. Konponbideari erasorik ez leloa zeraman pankartaren atzean jende ugari manifestatu zen atzo ilunabarrean. Atxiloketak irauten duen bitartean, egunero izango da elkarretaratzea 20:00etan, Doneztebe plazan.
Sagarzazuk Baionako Polizia Etxean jarraitzen duela jakinarazi zuen eta familia kideek hura ikusteko aukera ez zutela izan esan zuten. Parisera noiz eramango duten argi ez badago ere, gehienez ere larunbatean epailearen aurretik pasatuko dela baieztatu zuten.
Era berean, urriaren 3an Donostian egingo den manifestaziora joateko deia luzatu zieten herritarrei.
Manifestazioaren bukaera