Ezohiko plenora deitu zuen atzo Oiartzungo Udalak, Ramon Sagarzazu oiartzuarraren eta beste hiru lagunen atxiloketaren haritik.
Ezohiko plenoa izan zen atzo
Ezohiko plenora deitu zuen atzo Oiartzungo Udalak, Ramon Sagarzazu oiartzuarraren eta beste hiru lagunen (Iratxe Sorzabal irundarra, David Pla eta Pantxoa Flores) atxiloketaren harira. Herritarren aldetik ere ikusmin handia izan zen eta areto nagusiko eserlekuak bete zituzten. Udalak Ramon Sagarzazuri, bere famili eta lagunei elkartasuna adierazi zion.
Frantziako zein Espainiako gobernuek bake bideari “oztopoak” besterik jartzen ez dituztela bildu zuten onartutako mozioan. Aieteko Konferentziak konponbiderako aukerak ireki zituela adierazi zuten, baina horrelako operazioek bakea oztopatzen duela esan zuten. Bakearen bidetik jarraitzeko konpromisoa adierazi zuen Gobernu Taldeak eta deialdi baterako deia luzatu zien herritarrei: urriaren 3an Donostian egingo den manifestaziora joateko.
EAJko zinegotzi taldea abstenitu egin zen eta horren haritik herritar batek horren zergatia galdetu zien, euren iritzia zein zen galdetzearekin batera. EAJko Rafael Bergaretxek erantzun zuen ez daudela mozioak jartzen duenaren ez alde eta ez kontra eta iritziari dagokionez, zinegotzi jeltzale taldea ez zela eztabaida batean sartuko.