Zortzi puntu jarriko dituzte mahai gainean gaurko udalbatzan 19:30ean hasita, eta horietatik bost mozioak izango dira.
Aurreko plenoa
Ohiko osoko bilkura egingo du gaur arratsaldean udalbatzak. Zortzi puntu jarriko dituzte mahai gainean gaurko saioan 19:30ean hasita, eta horietatik bost mozioak izango dira. Lehena,
errefuxiatuen krisi humanitarioaren inguruan PSE-EEk aurkeztutakoa izango da. EAJk aurkeztutakoa izango da bigarrena, eta bertan, Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoari buruz ariko dira.
Askapenaren gainekoa izango da udalbatzak gaurko saioan landuko duen hirugarren mozioa. Azken hori, EAJk aurkeztutakoa da ere. Alderdi jeltzaleak aurkeztu du, halaber, Europako Herrialdeetarako inmigrazio fluxuari buruzkoa. Azkenik, EH Bilduk Euskal Herriko emakumeen Mundu Martxaren gainean aurkeztu duen mozioa landuko du udalbatzak.