Errefuxiatuentzat babes herri izango da Lezo
Udalbatzak aho batez onartu du Lezo, errefuxiatuentzat babes hirien sarean sartzea
Udalbatzak osoko bilkura egin zuen atzo, eta aho batez onartu zuen Lezo, errefuxiatuentzat babes hirien sarean sartzea. Gaiaren gaineko bi mozio aurkeztu zituzten, bata PSE-EErena eta bestea EAJrena eta azkenean, Andoaingo Udalak onartutako adierazpen instituzionalarekin ordezkatu zituzten bi mozio horiek.
Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoari buruzko mozioa ere mahai gainean jarri zuten. EAJk aurkeztu zuen azken hori eta PSE-EEren eta EAJren bozkekin egin zuen aurrera. EH Bilduk, aurka bozkatu zuen. EAJk aurkeztu zuen Askapenaren gaineko mozioa atzoko plenoan, eta puntu horretan EH Bilduko zinegotzien babesa jaso zuen. PSE-EEk berriz, kontra bozkatu zuen.
Aho batez onartu zuten, bestalde, EH Bilduk Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren gainean aurkeztu zuen mozioa.