Zazpiak Bat egunean izan da Saretuz proiektua
Saretuzeko kideek bertan egiten ari diren ikastola berriaren lanak ikusi eta bertako errealitatea ezagutzeko asmoz bertaratu ziren.
Saretuz Proiektuko kideak Zuberoako Aloze herrian izan ziren joan den larunbatean. Zazpiak Bat eguna egin zuten Alozen, eta Saretuzeko kideek bertan egiten ari diren ikastola berriaren lanak ikusi eta bertako errealitatea ezagutzeko asmoz bertaratu ziren. Guraso, irakasle zein ikasleekin elkartu eta hartuemana izateko aukera izan zuten .
