Baso horren bidez, Zugarramurdiko epaiketetan kondenatutako Zozaiako Mari errenteriarra omenduko dute.
Zuhaitz landaketa egingo dute Emakumeen Mundu Martxaren barruan
Emakumeen Mundu Martxari lotutako ekitaldien barruan, igande honetan, hilak 27, Zozaiako Mari Basoa inauguratuko dute. Lezon kokatuta dago, Altamira inguruan. Baso horren bidez, Zozaiako Mari omenduko dute. Erdi Aroan, Zugarramurdiko epaiketetan, errenteriar bat kondenatua izan zen, Zozaiako Mari, hain zuzen.
11:00etan elkartuko dira, Agirre Lehendakariaren plazan, eta handik egingo dute bidea oinez, basoraino. Bidean, Zozaiako Mari zein zen azalduko dute. 12:00etan izango da inaugurazioa, eta gero, Nando Dango tailerrean haziak prestatuko dituzte. Zuhaitz landaketa ere egingo dute. Eta lanaren ondoren, bazkaldu egingo dute. Bazkalostean, jolasak eta musika izango dira.
Emakumeen Mundu Martxa urriaren 1ean iritsiko da Errenteria-Oreretara.