Errenteria Hiria Film Laburren jaialdirako lanak aurkez daitezke
Parte hartu nahi dutenek urriaren 9ra arte dute lana aurkezteko aukera.
Errenteria Hiria Film Laburren Jaialdiaren hogeigarren aldia egingo dute azaroaren 12tik 15era bitartean, eta bertan parte hartu nahi dutenek urriaren 9ra arte dute lana aurkezteko aukera. Horretarako, lanak udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira.
Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta 2013. urteaz geroztik eginak izan beharko dute, eta lanaren zuzendariak 16 eta 25 urte artean izan beharko ditu.