Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu zuten joan den larunbatean Azpeitian.
‘Xamoa’ Azpeitiko saioan, larunbatean
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu zuten joan den larunbatean Azpeitian. Saioa Arkaitz Oiartzabal
Xamoa oiartzuarrak irabazi zuen eta, beraz, final laurdenetarako sailkatu da zuzenean.
Final laurdenetako saioa Ormaiztegin izango da, azaroaren 1ean. Saio horretan Iñaki Apalategirekin eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste lau bertsolarirekin arituko da.
Ander Lizarralde oiartzuarra ere saio berean izan zen. Laugarren gelditu zen, 425,5 punturekin.