Saritutako guztiak, podiumean, San Pedroko frontoian
Lehengo larunbatean egin zuten San Pedron XV. Platako Farolara igoera, aurten ere,
Juanma Acuñaren omenez. 40 lagunek eman zuten izena Challange Gipuzkoa-ren barruko azken aurreko lasterketan, eta guztiak iritsi ziren helmugara.
Lau kilometro pasatxoko ibilbide malkartsua osatzen azkarrena Gonzalo Carrion (16:50) hondarribiarra izan da gizonetan, eta emakumeetan, aldiz, Ana Cruz Oiartzabal antxotarra (20:19).
San Pedroko atletarik azkarrena Sergio Hidalgo izan da (19:43) eta Larratxoko Imanol Etxebeste lasterketaren klub antolatzailearen (KAT) korrikalaririk onena. (18:22).
sailkapena