Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Juneren Hegoak Egunak itxaropen mezua zabalduko du

Itxaropen mezua zabaldu nahi du Juneren Hegoak elkarteak lehenengo jaialdiaren bidez, eta batez ere, eskerrak eman.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/09/28
Juneren hegoakJuneren Hegoak Eguna ospatuko dute lehenengoz. Datorren larunbatean izango da Xabier Olaskoaga plazan, eta haurrei begira egitarau zabala bezain aberatsa prestatu dute. Yoli Martin Juneren Hegoak elkarteko kideak, eta Ion Collar Kultura zinegotziak eman dute ekimenaren berri, eguerdian egin duten agerraldian. Itxaropen mezua zabaldu nahi dutela esan du Martinek lehenengo jaialdiaren bidez, eta batez ere, eskertza jaia izango dela larunbatekoa: “Gurekin dauden familiei eman nahi dizkiegu eskerrak lehenik eta behin, ez delako erraza seme-alaba gaixorik izatea eta laguntza eskatzea. Ez delako erraza halako egoera batean izanda eta egunero indarra izatea aurrera egiteko. Guretzat miresgarria da eta pizten gaitun erregaia da”. Eskerrak eman Elkartea orain bi urte sortu zenetik, beraiekin bat egin duten elkarte, norbanako, enpresa eta saltokiei ere eskerrak eman nahi dizkiete jaiaren bidez, “jende asko mugitzen delako gure elkartearen inguruan”. Halaber, herritarren parte hartzea bultzatzea dela helburua nabarmendu du elkartearen ordezkariak: “ideiak eta proiektuak partekatu eta elkartasun bideak zabaltzeko ere baliatu nahi dugu jaia”. Haurrak izango dira jaiaren protagonistak, txikienei begira antolatu baitute lehenengo Juneren Hegoak Eguna, eta 11:00etan hasita egun osoan zehar, tailerrak, magia, antzerkia eta musika ere ez dira faltako. Errenterian antolatzea, garrantzitsua Errenteria-Oreretan sortu zen Juneren Hegoak Elkartea, eta egun, bertan eta Donostialdean ari da lanean boluntarioen bidez. Jaialdia Errenterian antolatzea oso garrantzitsua dela elkartearentzat nabarmendu du Martinek, “bertakoak garelako eta Errenterian jasotzen dugun maitasuna eta elkartasuna izugarria delako”. Elkarteko kideen lana bezala, larunbateko jaialdian parte hartuko duten guztien ekarpena ere doakoa izango da, “musutruk ariko dira, eta haiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu”, gaineratu du Martinek. Errenteriako Udalak emandako laguntza ere eskertu du. Collarrek Errenteria solidarioa eta bizia dela esan du, eta udaletik euren esku dagoen guztia egiten saiatzen direla: “Errenteriako bizilagunak solidarioak gara ez gure herrian bakarrik, baita ere beste herriekin ere eta horren adibide da errefuxiatuen afera. Udaletik egin dezakeguna da babestu ahal dugun guztian Juneren Hegoak bezalako elkarteak”. Horren harira, Juneren Hegoak elkartearen lana egunerokoa dela nabarmendu du Kultura zinegotziak, “umeen aurpegian irrifarra margotzeko egunero ari dira lanean, eta horrek ez du preziorik”. Eguna babesteaz gainera, errenteriar guztiak deitu ditu lehenengo jaialdi honekin bat egitera eta aktibo izatera halako ekimenekin. Mindara, gonbidatu berezia Gonbidatu berezia izango du Juneren Hegoak Egunak, Mindara elkartea, hain zuzen ere. Mindarak beste esparruen artean haurrekin ere lan egiten duela zehaztu du Martinek: “Elbarritasun eta mugikortasun arazoak dituzten haurrekin lan egiten du Mindarak eta larunbatean erralitate hori presente izatea nahi genuen ere”. Juneren Hegoak Eguneko egitaraua
  • 11:00. Aurkezpena. txikientzako eskulanak eta Disney pertsonaiak.
  • 12:30. Pintxo paella solidarioa euro 1ean, David de la Calle eta Hugo Iragorriren eskutik.
  • 12:30. Jon Bergaretxe abeslaria.
  • Xabier Olaskoaga plazan, prezio herrikoietan bazkaltzeko aukera izango da. Xera: Juneren Hegoak bakailaua; Amonaren Txokoa: Juneren Hegoak txahal masailak; Desira: Juneren Hegoak pintxo potea 14:00etatik 16:00etara; Telepizza: Juneren Hegoak Pizzatxoa.
  • 16:30. Ane eta piratekin Parrandan ikuskizuna.
  • 18:00. Sarien zozketa eta txokolate jatea Irin okindegiaren eskutik.
  • 18:45. Edu magoa.
  • 19:15. Zaria Txo abesbatza.
  • 19:45. Landarbaso abesbatza.
  • 20:00. Amaiera.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.