Lehenengo Mailako lehen garaipena lortu dute Oiartzungo neskek. Atzo jokatu zuten partida Collerenseren kontra Karla Lekuona zelaian. 2-1 gelditu zen emaitza.

OKE-ko neskak artxiboko irudian
Lehenengo Mailako lehen garaipena lortu dute Oiartzungo neskek. Atzo jokatu zuten partida Collerenseren kontra Karla Lekuona zelaian. 2-1 gelditu zen emaitza, Itxaso Nabaskues eta Esti Bajoren golei esker. Sufritutako partida izan zen. Partida guztian kontrolatuta izan arren, ez zuten golik sartzea lortzen. Bigarren zatian lehen gola sartu zuen Oiartzunek eta balioko zuela ematen bazuen ere, kontrarioen gola etorri zen, markagailua berdinketan jarriz. Deskontu denboran, aldiz, garaipena eman zieten gola etorri zen.