Xabier Etxaniz Rojok egingo du moderatzaile lana
Arantxa Urretabizkaiaren
3 Mariak (Erein, 2010) eleberriarekin hasiko du ibilbidea Pasaiako Irakurketa Klubak, urriaren 19an. Taldea hilero bilduko da, hirugarren astelehenean, Trintxerpe eta San Pedroko liburutegietan txandaka, eta moderatzailea
Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra izango da.
Udal liburutegiak jakinarazi duenez, taldea osatuta dago jada, baina urriaren 9ra bitartean oraindik ere bada izena emateko aukera, Trintxerpeko (943004303) zein San Pedroko (943391358)
liburutegietan.