Igandean elkarretaratzea egin zuten Santiago plazan, egungo bilketa sistema mantentzearen alde
Herritar talde batek Donibanen egindako agerraldia, 2013an, atez atekoa ezarri aurretik
Atez ateko
bilketa sistema bertan behera uzteko erabakiak eragin ditu lehen erreakzioak. Igandean, herritar talde batek deituta, elkarretaratzea egin zuten Donibaneko plazan, barrutian egungo bilketa sistema manten dezaten eskatzeko.
Sinadurak biltzeari ere ekin diote Donibanen. Iniziatibaren bultzatzaileek zabaldu duten dokumentuan diotenez, sinatzaileek, Pasai Donibanen indarrean dagoen hondakin bilketa sistema mantentzearen alde egiten dute, edukiontzien bidezko bilketak ez dituelako bermatzen orain arte lortu diren birziklatze tasak. Zehaztu dutenez, Donibanen %76tik gorakoa da gaur gaurkoz birziklatze tasa.
Horrez gain, edukiontzien bidezko sistemak “inondik ere beharrezkoa ez den errauste planta eraikitzea” dakarrela nabarmendu dute.