Batzar irekia deitu du EH Bildu-k biharko
Abenduan Espainiako Parlamenturako hauteskundeak egingo dituztela eta, batzar irekia deitu du biharko Errenteria-Oreretako EH Bilduk. 19:00etan izango da batzarra Xenpelar Etxean.
Abenduan Espainiako Parlamenturako hauteskundeak egingo dituztela eta, batzar irekia deitu du biharko Errenteria-Oreretako EH Bilduk. 19:00etan izango da batzarra Xenpelar Etxean. Hainbat unibertsitate irakaslek proposatutako zerrenda bateratua aztertuko dute batzarrean, eta horrekinbatera, erabakitzeko eskubidearen alde dauden beste alderdi aurrerakoiekin batera hautagaitza bakarra aurkezteko aukera.
Batzarrera hurbiltzen direnek, zerrendarako hautagaiak proposatzeko aukera izango dutela esan dute, bestalde, “bigarren batzar batean bozkatuko ditugu). Gai horiekin batera, indarrean dagoen agintaldian Amaiurrek Espainiako Kongresuan eta Senatuan egindako lanari errepasoa egingo diote bildutakoek.