Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Borrokatu, ikasi eta itxura duina eman dute Txostekoek Txapeldunen Ligan

Helburuak beteta itzuli dira Txosteko kideak; bi partida jokatu zituzten. Heldu den urtean Gipuzkoan jokatuko da Txapeldunen Liga.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/09/29
Txost Txapeldunen Ligan

Txosteko Ekaitz Lasa sakean

Europako V. Llargues Txapeldunen Ligan jokatu zuten joan den asteburuan Herbehereetan. Parte hartu zuten bederatzi taldeen artean Oiartzungo Txost taldea izan zen. Borrokatzea, ikastea eta itxura duina ematea zen Txostekoen helburua eta taldekideek adierazi dutenez, “hiru atal horiek oso ongi beteta itzuli dira”. Bi partida jokatu zituen Txostek. Lehena Herbehereetako Team NL 1en kontra izan zen. Txosteko kideek kontatu dutenez, partida hasiera “bikaina” egin zuten oiartzuarrek eta markagailua estu eta berdinduta joan zen hasierako jokoetan; aurrena bana eta gero bina. Ondoren, bi jokaldi eztabaidagarri tarteko eta nederlandarren susperraldia eta gero, jokoak borrokatuak izan ziren, baina Team NL 1 nagusitu egin zen bai jokoan eta baita markagailuan ere. “Horrela, emaitzari dagokionez, Txostentzat guztiz positiboa izan ez arren, kide guztiak kontentu ziren emandako mailarekin eta egindako partidarekin. Kontuan izan behar da talde nederlandarra gero finalerako sailkatu zela, bera, maila handikoa zen”. 6-2 gelditu zen emaitza. Jokamoldeari dagokionez, hainbat gauza, pilota jotzeko posturak eta eskutako babesak tarteko, beste lurraldeetako jokalarienekin konparatuta desberdinak zirenez, ikusleek zein aurkariek harridura erakutsi zutela azaldu dute. Bigarren partida Old Stars (Herbeheretakoak ere) taldearen kontra izan zen: “Kasu honetan, Txostekoek ez zuten aukerarik izan, Old Starsekoak nagusi izan ziren jokoaren alor guztietan eta 6 eta 0 bukatu zen partida. Oiartzuarrek aurreneko partidan erakutsitako maila erakusterik ez zuten lortu, nahiz eta jokoren bat lortzea merezi izan zuten”. Belgika txapeldun Belgikako Kersken taldeak jantzi zuen Txapeldunen Ligako txapela, Team NL 1i 8 0 menderatuz. Hirugarren urtez jarraian lortu dute garaipena. “Partidetan lortutako emaitzetatik harago, bidaia, gainontzeko herrialde eta taldeekin sortutako harreman estua zein bote luzeko txapelketa bera, guztiz positiboak izan dira. Taldearentzat esperientzia paregabea izan da, etapa berri baten hasiera eta etorkizunerako indarra emango duena”, adierazi dute Txosteko kideek. Hurrengo txapelketa Gipuzkoan Heldu den urtean Txapeldunen Liga Gipuzkoan jokatu da eta Oiartzunen partidaren bat edo beste jokatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.