Goizean helduko da Emakumeen Mundu Martxa eskualdera, eta merezi duen harrera egiteko 9:45ean Errenteria-Oreretako Renfeko geltokian egin dute hitzordua.
Aurtengo leloa Geure gorputzak, geure lurraldeak. Martxan jarraituko dugu denak aske izan arte da.
Goizean helduko da Emakumeen Mundu Martxa eskualdera, eta merezi duen harrera egiteko 9:45ean Errenteria-Oreretako Renfeko geltokian egin dute hitzordua. Ordu laurden beranduago egingo diote harrera karabanari Kanpsan. Horretarako hazi ekintza koloretsua prestatu dute. Foru plazan hamaiketakoa egingo dute ondoren, 10:45ean, eta testigantzen liburua idatziko dute bertan. Ordubete beranduago Gabierrotan agurra egingo diote karabanari. Karbana joanda ordea, ez da egitaraua amaituko. Zumardian pintxo poteoa egingo dute eta 20:00etan berriz ekitaldia deitu dute Foru plazan.
Kurdistanen hasi zen martxoan
Emakumeen Mundu Martxa eta Coimbran (Portugal) bukatuko da urriaren 17an.
Errenteriako Udalaren adierazpena
Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala egin du Emakumeen Mundu Martxaren harira. Martxari babesa eman eta bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du.
Adierazpen instituzionala