Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etxe kaleratzerik gabeko udalerria izango da Errenteria-Orereta

Aurrera egin zuen mozioak EH Bildu, PSE-EE eta Errenteria Iribaziz alderdien aldeko botoarekin. EAJk abstentzioaren alde egin zuen.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/09/30
Joseba Salegi Kaleratzeak Stop plataformako kidea hitz egitenEtxe kaleratzerik gabeko eremuak lortu nahi ditu Kaleratzeak Stop Plataformak, eta horren harira, mozioa aurkeztu zuen atzo Errenteriako Udalbatzaren bilkuran. Aurrera egin zuen mozioak EH Bildu, PSE-EE eta Errenteria Iribaziz alderdien aldeko botoarekin. EAJk abstentzioaren alde egin zuen. Horrenbestez, etxe kaleratzerik gabeko udalerria izango da aurrerantzean Errenteria-Orereta. Alderdi politikoak plenoan gaia aztertzen ari ziren bitartean gainera, kaleratze bat bertan behera gelditu zela azto bertan jakinarazi zuen Nagore Basurto Errenteria Irabaziz taldeko zinegotzi eta Gizarte Zerbitzuetako arduradunak. Joseba Salegi, Donostiako Kaleratzeak Stop plataformako kideak aurkeztu zuen mozioa. Eskerrak eman zizkion udalari, “ahotsa emateagatik. Izan ere aurreko astean Donostiako Udalean aurkeztu genuen mozioa eta ez ziguten parte hartzeko aukerarik eman”. Atzo Errenterian aurkeztutako mozioa, kanpaina baten barruan kokatu zuen Salegik, “Euskal Autonomi Erkidegoko EAE, udalbatza eta batzar nagusietan aurkezten ari gara, ahalik eta udalerri gehienak kaleratzerik gabeko eremu gisa izendatzeko”. 482 etxe kaleratze EAEn Milaka direla euren maileguak edo alokairuen errentak ordaintzeko zailtasunak dituzten familiak, eta horiek guztiek administrazio publikoaren laguntza behar dutela esan zuen Salegik. Horren harira, tokiko administrazioek ezin dutela beste alde batera begiratu gaineratu zuen plataformako kideak: “Etxegabetzeen arazoa ez ad arazo sozial hutsa, iruzur itzela baizik, bai zentzu politikoan, bai ekonomikoan, zein juridikoan. Horregatik uste dugu herritarroi babes neurriak eman behar dizkiguzuela, eta etxebizitza eskubidea behingoz,  benetako eskubidea izan dadin beharrezko bitartekoak jarri”. Datuak ere eman zituen Salegik. Lakuako Gobernuak ateratako txostenari erreparatu zion horretarako, eta komunikabideettan kaleratzeen arazoa desgertu dela dirudien arren, 2014. urtean EAEn 720 etxegabetze prozdura abiatu zirela esan zuen. Aurten, lehen seihilekoan, berriz, 482 kaleratze izan direla gaineratu zuen Salegik. Errenterian kaleratzerik ez azken lau urtean Salegik eskerrak eman zizkion udalari eta Julen mendoza alkateari, “aurreko urteetan kaleratze prozesuen gainean egin duzuen bitartekaritza lanagatik”. horren harira azken lau urteetan Errenteria-Oreretan ez dela etxe kaleratzerik izan gaineratu zuen Kaleratzeak Stop plataformako kideak. Kale garbiketa zerbitzua Bestelako gaiak ere aztertu zituen plenoak atzoko bilkuran. Errenteriako kale garbiketa eta hiri hondakinak jaso eta garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko proposamena izan zen horietako bat. Azken horrek ere aurrera egin zuen EH Bildu, Errenteria Irabaziz, eta EAJren aldeko botoekin. PSE-EEko zinegotziek kontra bozkatu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.