Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak TELP (Taller d'espai lingüistic personal) tailerra antolatu dute. Hiru egunekoa izango da.
TELP ikastaro bat
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak TELP (Taller d’espai lingüistic personal) tailerra antolatu dute. Tailer hau Euskara Elkartera egitasmoaren barruan kokatzen da eta hizkuntza ohituren ingurukoa da. Urriaren 9a bitarte eman daiteke izena.
Euskaraz egiteari lotutako deserosotasunak murriztea eta hainbat baliabide et tresna eskaintzea da tailerraren helburua. Valentzian du jatorria eta 2007az geroztik Emun kooperatibak eskaintzen du Euskal Herrian.
Ikastaroa 10 ordukoa izango da eta urriaren 16an (17:00etatik 20:30era), 23an (17:00etatik 20:30era) eta 30ean (17:00etatik 20:00etara) izango dira klaseak, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan (dohainik da). Lehentasuna Euskara Elkartera egitasmoan parte hartzen duten elkarteetako kideek izango badute ere, irakasle eta hezitzaile lanetan ibiltzen direnei zein herritarrei zabaldu nahi diete deialdia.
Ttur-tturren eman behar da izena: 943 26 01 82 telefono zenbakira deituta edo
mezu elektroniko bat bidalita.