Hamarretan puntuan heldu da Emakumeen Mundu Martxaren karabanara Kampsako eremura, txalo artean hartu dute bildutakoek eta ekitaldia egin dute ondoren.

Emakumeen Mundu Martxa
Gaur igaro da
Emakumeen Mundu Martxa Oarsoaldetik. Hamarrak laurdengutxiagotan zuten hitzordua egina Errenteria-Oreretako Renfeko geltokian, baina lehenagotik hamarnaka lagun bertan ziren Lezoko Campsaren eremura hurbildu eta karabanari harrera beroa egiteko. Borroka feministaren aldeko hamarnaka banderola eta harrera koloretsua egiteko beste hainbeste ileorde koloretsu banatu ditzute bildutakoen artean.
Hamarretan puntuan heldu da Emakumeen Mundu Martxaren karabanara Campsako eremura, txalo artean hartu dute bildutakoek eta ekitaldia egin dute ondoren. Campsakoa ez dutela kasualitatez aukeratu esan dute, “emankorra zen eremu hau, erabat utzia eta itxia dago egun. Sistema patriarkalak gure ama lurra nola tratazen duen erakusten du”. Idatzia irakurrita, aurretik prestatutako hazi bolak bota dituzte eremuan, “bizi berria emateko”. Ekitaldia amaituta Errenteria-Oreretara abiatu dira eta foru plazan hamaiketakoa egin dute indarrak hartzeko. Testigantzen liburua ere idatzi dute bertan. Gabierrotan agurtu dute Emakumeen Mundu Martxa Oarsoaldeko hamarnaka herritarrek.
[nggallery id=146]