Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaztetxearen XV. urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute

Txapelketak, kontzertuak, bazkaria, olinpiadak, ... hamaika ekimen antolatu dituzte eta Oreretar guztiak gonbidatu bertan parte hartzera.

oarsoaldea
Errenteria-Orereta
2015/10/02
Gaztetxearen urteurrenaren harira ekitaldi sorta antolatu dute

Gaztetxearen urteurrenaren harira ekitaldi sorta antolatu dute

Hamabost urte dira Zabala Enea II gaztetxearen proiektua abiatu zutela, eta horren harira egitarau zabala eta askotarikoa antolatu du gazte asanbladak hilabete osorako gaurtik hasita. Txapelketak, kontzertuak, bazkaria, olinpiadak, … hamaika ekimen antolatu dituzte eta Oreretar guztiak gonbidatu bertan parte hartzera.  Atzo arratsaldean Herriko plazan egin zuten agerraldi jendetsuan, Oreretako gaztetxearen aldeko mugimenduaren kronologia laburra egin zuten, eta autogestioa, antolakuntza eta borrokaren konpromisoa berretsi zuten. Gaztetxea eta gazte borroka estuki loturik daudela nabarmendu zuten gazte asnbladako kideek, eta horren adibide zehatzak ere jarri zituzten: “Asiloa, Guardia zibilaren kuartela zena, eta Zabala Enea II gaztetxea dugun hau dira horren adibide”. Gonbidapena ere luzatu diete udalerriko gazte guztiei gazte asanbladan parte hartzeko, ” gaztetxeak herritik herriarentzat eraiki eta behar dugulako”. 80. hamarkadako mugimendua eredu 80. hamarkadako Oreretako gaztetxearen aldeko mugimendua duela eredu egungo gazte asanbladak esan zuten, halaber: “Garai hartan etxebizitza eta erresistentzia antimilitarista ziren garrantzia gehien hartu zuten gaiak, eta problematika horiei aurre egiteko gune gisa baliatzen zuten gaztetxea”. Ordutik hainbat izan direla Erreteria-Oreretan okupatu dituzten lokalak eta okupazio horiek ez direla nolanahikoak izan nabarmendu zuten, “ezin dugu ahaztu jasandako errepresio eta bortizkeriak. Gertaera horiek ez dute lortu, ordea, gazteria kikiltzea”. Arazoei irtenbidea emateko tresna Gaztetxeak gazteek dituzten arazoei irteera emateko tresna “paregabea” diren zalantzarik ez dute, eta hamabost urteko bide horretan askotariko gaiak lantzen ari direla egunero azaldu zuten, bestalde. “Kirol eremutik hasi eta arazo sozialetaraino eremu zabala lantzen dugu egun gaztetxean. Horrekin batera, kultur eta aisialdi eredu alternatibo bat eskaintzeko, ehunka dira urteetan zehar egin ditugun ekimenak”. Horien guztien helburua gazteen arteko harremana sendotzea dela gaineratu zuten atzoko agerraldian. Kortxoenea gogoan Donostiako Gros auzoko Kortxoenea izan zuten gogoan gazte asanbladako kideek atzokoan, “elkartasuna eta konpromisoa adierazi nahi diegu kaleratzeko arriskuan dauden gaztetxe guztiei”. Eta euskal presoei ere egin zieten erreferentzia: “Oreretan 19 euskal preso eta iheslari ditugu, eta ekintza ezberdinen bidez etxean egon behar dutela aldarrikatzen dugu gazte asanbladatik”. Aitzol Gogorza, gaixotasun larri eta sendaezina duen oreretako presoa izan zuten gogoan, eta hilabete osoan zehar gaztetxearen urteurrena osatzeko egingo dituzten ekimen guztietan presente izango dutela nabarmendu zuten, “elkartasunetik gure besarkadarik beroena eman nahi diegu bere senide zein lagunei”. Egitaraua
  • Gaur ostirala, hilak 2: 22:00etan Asiloaren desalojoa dokumentalaren emanaldia eta ondoren, solasaldia gaztetxean.
  • Bihar larunbata, hilak 3: 21:30ean Afari elegantea gaztetxean eta ondoren bertsolariak eta DJ Txorimalo. Afarirako sarrerak Sindikato tabernan daude salgai 10 euroan.
  • Hilaren 9a,  ostirala: Poker txapelketa gaztetxean. Izena eman nahi dutenek Sindikato tabernan eta gaztetxean bertan egin dezakete 2 euroren truke.
  • Hilaren 10a, larunbata: 19:00etan Gaztetxetik abiatuta gurpil poteoa herrian barrena.
  • Hilaren 15a, osteguna: 19:00etan gaztetxetik abiatuta pintxo-potea herrian barrena.
  • Hilaren 16a, ostirala: 17:30ean Mus Txapelketa gaztetxean. Izen ematea 5 euro bikoteko.
  • Hilaren 17a, larunbata: 22:00etan kontzertua gaztetxean Bietan egurra eta Sobresalto taldeekin.
  • Hilaren 23a, ostirala: 18:00etan ping pong txapelketa gaztetxean.
  • Hilaren 24a, larunbata: Mendi martxa Urdaburura gaztetxetik 8:00etan abiatuta. Listorretan ere egin daiteke bat martxarekin 9:00etan.
  • Hilaren 30a, ostirala: 20:00etan enkartaleda berezia.
  • Hilaren 31, larunbata: Egun handia, Olinpiadak, bazkaria, ekitaldia, txaranga eta kontzertuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.