Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kaleen garbiketara 600.000 euro gehiago bideratuko ditu udalak

Zerbitzua "duintzeko" asmo irmoa dutela esan du Julen Mendoza alkateak, Jaione Karrikiri alkateordearekin eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziarekin batera egin duen agerraldian, "herritarren bizi kalitatean eragina duelako".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/10/02
Karrikiri, Mendoza eta Legorburu

Karrikiri, Mendoza eta Legorburu

Kaleak garbitu eta hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzeko ia 600.000 euro (590.000) gehiago bideratuko ditu Errenteriako Udalak. Horrenbestez, 2.800.000 eurotik 3.390.000 eurora pasatu da lizitazioaren prezioa. Zerbitzua “duintzeko” asmo irmoa dutela esan du Julen Mendoza alkateak, Jaione Karrikiri alkateordearekin eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziarekin batera egin duen agerraldian, “herritarren bizi kalitatean eragina duelako”. Plenoak asteartean eman zien argi berdea kaleak garbitu eta hondakinak biltzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza agiriei EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta EAJren aldeko botoekin, eta gaurko agerraldiaren helburua herritarrei gaiaren gaineko zehaztasun gehiago ematea dela azaldu du Mendozak. Aurreko legealdian egindako auzoetako batzarretatik datorrela zerbitzua duintzeko apustua nabarmendu du: “Auzoetako batzarretan herritarrek azaldu zuten kezka nagusietako bat izan zen zerbitzu honen funtzionamendua, eta hutsuneak antzeman genituen. Aurreko legealdian bestalde, hondakinen gaikako bilketaren gaineko hausnarketa egin genuen 2016rako hondakinen 560 gaika biltzearen garrantziaren inguruan”. Zerbitzua kontratatzeko baldintza agirian helburu horiek lortzeko hobekuntzak ezarri dituela udalak esan du Mendozak. Garbiketa sistema eta aparatu berriak Baldintzetan jasotzen denaren arabera, garbiketa sistema berria eta aparatu berriak erabiliko dituzte kale garbiketa egin eta hondakinak biltzeko. Horren harira, berrikuntza nabarmendu du alkateak, “ibilgailuen artean batek, ur beroa erabiliko du kaleak garbitzeko eta horrek hobeto egitea ahalbidetuko du”. Altzariak eta hondakin handiak biltzeko egutegi jakina badago ere, askotan ez dela hori errespetatzen eta altzariak edukiontzien ondoan izaten direla ere esan du Mendozak, “irudi hori desagerrarazteko, tamaina handiko hondakinak biltzeko arreta pertsonalizatua  izango dute herritarrek”. Horretarako telefono zerbitzu pertsonalizatua jarriko dute martxan eta partikularrek deitzen dutenetik gehienez ere 12 ordura, bilketako zerbitzuak hondakinaren bila pasako dira, ordua zerbitzua eskatzen duen herritarrarekin adostuta. Gaikako bilketarako atoi ibiltaria Lehiaketara aterata sei hilabete inguru emango dituztela enpresa berria kontratatu eta zerbitzu berria eskaintzen uste du udalak. baina aurrekoak ez dira izango garbiketa eta hondakin bilketa zerbitzuak izango dituen hobekuntza bakarrak. Izan ere, garbiguneetara eraman beharreko objektuak biltzeko atoi ibiltaria ere eskainiko du. Azken hori bi astean behin auzoetatik pasako da gaika bil daitezkeen baina berariazko edukiontzirik ez duten objektuak biltzera. Ingurumen Aholku Batzordeak egindako proposamenari erantzuteko sortu dela ekimen hori zehaztu du Mendozak. Batzordeak garbigune txikiak jartzeko proposatu zuen auzoetan, “baina ez zitzaigun egokia iruditu eta neurri honekin, beraiek plazaratutako beharrari erantzun nahi diogu”. Kaleen garbiketan zein hondakinen bilketan herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientzia ezinbestekoa dela gaineratu du alkateak, eta horren harira publizitate eta kontzientziazio kanpainak egingo dituela udalak aurreratu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.