«Hurrengo urteko helburua Olinpiar Jokoetan egotea da»
Munduko Errepideko Txapelketan lehiatu ondoren, berriro Errenteria-Oreretan da Ane Santesteban. Bi astez atseden hartuko du orain, eta berriro lanean hasiko da 2016an Olinpiar Jokoetan egoteko.
«Denboraldi bukaera on bat egin dut eta oso pozik nago horrekin» «Laguntza gehiagorekin aurrean egoteko aukera edukiko nuke» «Gauza asko alde batera utzi behar izan ditut ezin ditudalako ordainduZein lanketa egin duzu denboraldi bukaerara hain egoera onean iristeko? Batez ere burua aldatu, psikologikoki aldatu. Zein izan da aldaketa hori? Orain zeri begira zaude? Lehen banekien ondo nenbilela, baina ez nintzen inoiz ere aurrekoekin batera ikusten. Orain, ‘zergatik ez?’ esaten diot neure buruari. Pentsatzen dut: ‘bera nederlandarra da, sekulako taldea du, baina ni Santesteban naiz’. Aldaketa horrek hobeto entrenatzeko aukera eman dit, eta lasterketetan aurrekoekin egotea. Birusa kolpe gogorra izan dela aipatu duzu. Psikologikoki nola onartu zenuen ez zenuela aurtengo helburuetako batzuk lortzerik izango? Mononukleosia nekea ematen dizun birus bat da. Lasterketetan nabaritzen nuen ez nengoela ondo. Denboraldi hasieran sentsazio oso onak nituen. Gero, denboraldia hasi eta pixkanaka gaizki sentitzen hasi nintzen, nekatuta. Lasterketetara indarrik gabe joaten nintzen. Ez zen posible, zerbait gertatzen zen. Etxera bueltatu nintzen analitika bat egiteko asmoarekin. Segituan aurkitu zidaten birusa. Nekea eta sukarra sumatzen nituen; nekea bakarrik izatea ez zen posible, astebete geldituta egin nuelako. Hasieran, onartu behar duzu, ‘birusa daukat, gelditu behar dut eta atseden hartu’. Inork ez dizu esaten zenbaterako den. Baina lehenengo bi asteak pasatakoan, entrenatzen hasi nintzen. Hasteko ordubete, gero ordu eta erdi… eta berriro sukarrarekin, berriro gelditzera. Kalkuluak ateratzen hasi nintzen: maiatzean nengoen, beraz, uztailean agian Girorako prest egoteko aukera nuen. Baina berriro gelditu behar izan nuenean, sekulako kolpea izan zen. Azkenean, berriro onartu behar duzu gaixotasuna, atseden hartu, eta lasai hartu. Azkenean ondoan eduki ditudan pertsonei esker hortik atera naiz, eta indartsuago, gainera.
Denboraldi erdian harrapatu zintuen. Gero berriro bueltatzea gogorra izan da?
Bai, oso gogorra. Gainera, birus batetik osatzen zarenean, gorputza nekatuta dago, ezin zara ondo entrenatzen hasi. Ordubete, ordu eta erdi… Horrela hasi behar zara. Noski, ikusten duzu denak lasterketetan dabiltzala, hiru-lau ordu entrenatzen, eta zu ordu eta erdi. Hori da zailena: birusa baino gehiago buruz lasai egotea eta hortik ateratzen jakitea.
Lehenengo denboraldia egin duzu IMPA taldean. Zer moduz aurkitu zara?
Taldean oso ondo. Talde berri bat zen. Akats batzuk eduki ditugu, baina oso gustura egon naiz taldekideekin. Italian bigarren urtea izan da, hizkuntza arazorik ere ez dut eduki. Iaz etxean bizi nintzen, baina aurten taldeko pisuan egon naiz, urtarriletik maiatzera arte. Birusarekin etxera etorri nintzen, eta gero ekainetik joan den astera arte, Italian berriro.
«Richmond-eko zirkuitua ez zen aproposena; ez nuen postu hoberik espero» «Gaixotu ondoren, ohartu nintzen zer nahi dudan eta nora iritsi nahi dudan» «Orain lasterketetara joaten naizenean esaten dut: ‘zergatik ez?’»Datorren denboraldiari begira taldean jarraituko duzu? Egia esan, ez dakit. Orain Munduko Txapelketan izan naiz. Ez nuen ezertan pentsatu nahi; bakarrik lasterketa on bat egitea nuen buruan, eta orain etxera bueltatu naizela lasai pentsatu eta baloratu beharko dut han jarraitu edo taldez aldatu. Beste eskaintzarik baduzu? Bai. Eta Italian jarraitzeko asmoa dut. Datorren urtera begira zein helburu daukazu? Datorren urtea urte berezia da, Olinpiar Jokoak daudelako. Puntuak behar ditugu hara joateko. Duela lau urte ez zen neskarik joan Espainiako selekzioarekin aritzeko, eta datorren urteari begira, oraingoz, bi plaza daude. Hurrengo urtean denboraldia lehenago hasiko dugu, urtarrilean, eta puntuak lortu eta hara joateko asmoa dut. Hurrengo urteko helburua Olinpiar Jokoetan egotea da. Nola lortzen da sailkapena Olinpiar Jokoetarako? Urte berezia da. Mutiletan bezala World Tourra dago. Lasterketetara joateko puntuak behar ditugu ere, eta horiek probetan lortzen ditugu. Puntu horiek estatuek hartzen dituzte, ez txirrindulariek, eta puntuen arabera plaza lor daiteke. Alegia, puntu gehien dituzten lehen biak joango lirateke Riora. Aukerak dituzu Olinpiar Jokoetan egoteko? Bai. Espainiari dagokionez, Sheilak eta nik bakarrik ditugu puntuak; beraz, espero dut joatea. Sailkapena lortuz gero, zein helbururekin joango zara Olinpiar Jokoetara? Esan didatenez, oso zirkuitu aproposa da niretzat. Zirkuituak portu bat du, eta hori niretzat egokia da. Gero, zirkuitua ikusita pentsatu beharko da dena, baina egia esan, dena ematera irtengo naiz. Eduki duzun denboraldi bukaera kontuan hartuta, zer falta zaizu punta-puntan egoteko? Estatu mailan laguntza falta handia dago. Ni etxean bizi naiz gurasoekin, eta gauza asko alde batera utzi behar ditut ezin ditudalako ordaindu. Laguntza gehiagorekin aurrean egoteko aukera izango nuke, eta espero dut datorren urtean Olinpiar Jokoetan egotea, eta laguntza bat edukitzea. Gero, hortik aurrera, txirrindularitzarekin topera ibiltzea. Azkenean gure soldatak oso baxuak dira mutilen soldatekin alderatuta. Gurasoekin bizi naiz eta gauza asko ezin ditut egin. Medikua, nutrizionista, testak edo analitikak nire kabuz ordaindu behar ditut, eta diru asko da. Ezin ditut ordaindu. Gauza asko alde batera utzi behar dituzu. Hori ez du taldeak ordaintzen? Ez. Eta gizonetan? Bai. Horregatik, laguntza behar dugu bertako txirrindulariek. Gauzak hobetzen ari dira? Pixkanaka gauzak hobetzen ari dira, baina gauza asko falta dira oraindik. Nola bultzatu behar da emakumeen txirrindularitza? Orain hasi dira Teledeporten-eta emakumeen lasterketak telebistaz botatzen, eta pixkanaka hobetuz doa, baina ez dakit oso ondo zer aldatu behar den gu laguntzeko, pentsakera, kultura… ez dakit. Azkenean gehiago ikusarazi behar da emakumeen txirrindularitza. Zer falta da gizonen eta emakumeen txirrindularitza parekatzeko? Lasterketa gehiago egon beharko liratekeela uste dut, eta lan hori ikusarazi. Nik azkenean zortea eduki dut: Italiara joan naiz, Munduko Txapelketan parte hartu dut, eta pixkanaka maila hartzen ari naiz. Hurrengo urtean aurrekoekin egon naitekeela uste dut, zergatik ez.

