Erandioko hilketa salatzeko elkarretaratzea izango da bihar
Atzo Erandion (Bizkaia) hilik aurkitu zuten emakume bat, Almudena Matarranz, indarkeria zantzuekin. Aurten Euskal Herrian genero indarkeriaren ondorioz hil den hirugarren emakumea da.
Atzo Erandion (Bizkaia) hilik aurkitu zuten emakume bat, Almudena Matarranz, indarkeria zantzuekin. Arratsaldean haren bikotekidea atxilotu zuen Ertzaintzak. Aurten Euskal Herrian genero indarkeriaren ondorioz hil den hirugarren emakumea da. Hilketa salatzeko elkarretaratzea izango da Doneztebe plazan, 19:30ean.
