Igandean hasi zen Errenteria Kirol Patronatua-Futbol 7ko XIV torneoa. Gipuzkoako 50 taldek eta 900 jokalarik hartuko dute parte aurtengo aldian. Beraungo eta Fanderiako belar artifizialeko futbol zelaietan jokatuko da torneoa, iagndero 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Partidetarako sarrerak dohainik izango dira, eta torneoari buruzko informazio guztia
Udal Kirol Patronatuko web orrian ikus daiteke.