Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeko udalek indarkeria matxistak eragindako azken hilketa gaitzetsi dute

Bat egin dute guztiek Oarsoaldeko Mugimendu Feministak bihar Errenteria-Oreretako Niessen merkataritza gunean 19:30ean deitu duen elkarretaratzearekin.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/10/06
Indarkeria matxista amaitu Lezo, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Oiartzungo Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilu eta Pasaiako Berdintasuna Mahaiarekin batera, gaitzetsi egin dute indarkeria matxistak atzo Erandion eragindako azken hilketa. “Publikoki eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako gure jarrera, horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horegatik lanean jarraitu behar dugu erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Elkarretaratzea bihar Halaber, bat egin dute guztiek Oarsoaldeko Mugimendu Feministak bihar Errenteria-Oreretako Niessen merkataritza gunean 19:30ean deitu duen elkarretaratzearekin, eta eskualdeko herritar guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera. Hildako emakumearen senideei elkartasuna adierazi diote, azkenik, lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Berdintasun Mahaiak. Lapurdiko Gixune herrian, berriz, gizon bat atxilotu dute 30 urteko bikotekidearen heriotzarekin zer ikusiaizan dezakelakoan. Igande goizaldean atzeman zuten 30 urteko Lehuntzeko emakumea Gixunen, zuhaitz baten kontra istripua izan zuen auto baten ondoan, lurrean. Larri zaurituta eraman zuten hospitalera eta bertan hil zen. Gertaturikoa ez dago batere argi, eta zendutako emakumearen bikotekidearen aurka ikerketa zabaldu dute. Azken hori, kartzelan sartu dute. Gixuneko heriotza indarkeria matxista dela baieztatzen bada, protestara deituko du mugimendu feministak biharko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.