Xanju Kirol Klubeko arduradunek Eunateren familiari txekea entregatzeko unea
1p/36 Delezio Sindromea du Eunate Turco haur sanjuandarrak. Gaixotasun ezezagunen artean sailkatu duten horietako bat da, eta bere familia elkartea eratu nahian ari da, gaixotasuna pairatzen dutenen familiak elkartu, esperientziak trukatu eta ikerketan lagundu ahal izateko.
Helburu hori lortzen lagundu nahian,
Xanju Kirol Klubak lehengo uztailean antolatutako sprint triatloian diru bilketa egin zuten, eta orduan bildutako dirua orain eman diote familiari. Guztira, 700 euro bildu dituzte, lasterketaren egunean bertan jarritako itsulapikoen bidez, eta diru ekarpenetarako propio zabaldutako kontu korrontearen bidez.