Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Zatikako Lurralde Planak eragina izango duen herrietako eragileek bilera deitu dute Txerrimuñon

Batzarraren helburua planaren gaineko informazioa trukatu eta parte hartzaile guztien artean erantzun bateratua adostea dela azaldu dute deitzaileek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/10/07
LZPren kontrako agerraldia

LZPren kontrako agerraldia

Donostialdea eta Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak, ZLP,  eragina izango duen herrietako talde eta eragileek batzarra deitu dute hilaren 14rako, asteazkena, 19:00etan Txerrimuñon. Batzarraren helburua planaren gaineko informazioa trukatu eta parte hartzaile guztien artean erantzun bateratua adostea dela azaldu dute deitzaileek. Horren harira, ZLPa azaroaren 15 arte izango dela informazio publikoan esan dute, eta alegazioak aurkezteko epean dagoela beraz. Gogora ekarri dute halaber, planak zuzenean eragindako hamahiru udalerrietan herritarren artean oposizio garrantzitsua piztu duten hainbat egitasmo jasotzen dituela: “Irundik hasi eta Usurbil, Lasarte eta Andoainera hedatzen da plana eta besteak beste, Andoainen Sorbabillatik Bazkardora N-1 errepidearen trazadura berria, Zubietako errauskailua, AHT, Auditz-Akularreko egitasmo urbanistikoa, Donostiako erdigunetik metroa eraikitzeko proiektua, Lezo-Gaintxurizketan, Zubietamendin, Irunen eta Urumea bailaran estrategikotzat ematen dituen eremuetan poligono logistiko erraldoiak aurreikusten ditu”. Auzo eta herrietan erresistentzia LZPrekin ados ez dauden eragile eta norbanakoak batu beharra premiazkoa dela uste dute batzarra deitu duten herritarrek. “Planak dituen eragin kaltegarriengatik nahiz inposatu nahi duen garapen ereduagatik,  errefusatzeko arrazoi komunak ditugu”, gaineratu dute. Batzarra egiteko ideia berriz, irailean Gaintxurizketako baserri lurren defentsan egindako topaketan sortu zela esan dute, “LZPk bultzatzen duen garapen ereduaren eta lurraldearen okupazio bortitzaren aurrean beharrezkoa da indarrak biltzea, eta gure auzo eta herrietan erresistentziak sortzea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.