Alfontso XI kalea zolatzeko lanak egingo dituzte asteartean
Lanak egiteko bi hilabete beharko dituz, eta bitartean kalea itxita egongo da.
Alfontso XI kalea oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio partekaturako espazio bilakatzeko, zolatzeko lanak hasiko ditu udalak datorren asteartean. Lanak egiteko bi hilabete beharko dituztela gaineratu dute, eta bitartean kalea itxita egongo da. Lanak batez ere galtzadan egingo dituzte, eta besteak beste, aglomeratu asfaltikoarekin igoko dute galtzada espaloien maila bereko plataforma lortzeko, zintarriak altxako dituzte eta zuhaitzak jarriko dituzte.
Lanak amaituta zamalanetarako eta egoiliarrentzako aparkaleku gisa erabiliko da kalea ordutegi mugatuarekin, eta gainerakoan, oinezkoentzat izango da.