Hilaren 13an 19:00etatik aurrera Paco Etxeberria izango da Xenpelar "Etxean Abriendo fosas, recuperando diginidades" hitzaldiaren barruan.
Pikoketa Elkarte Errepublikazaleak Memoria Historikoaren Hamabostaldia antolatu du Errenteria-Oreretan, eta horren harira erakusketa eta bi hitzaldi izango dira. Xenpelar Etxeak hartuko du
Lur azpitik lur-azaleratuz El fuerte de San Cristobal erakusketa hilaren 13tik 22ra bitartean. Erakusketa hori Antsoaingo Txinparta elkartea, Arantzadi Zientzia Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren emaitza dela azaldu dute elkarte errepublikazalearen kideek. Hilaren 13an 18:30ean inauguratuko dute erakusketa. Erakusketa astelehenetik larunbatera izango da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.
Hitzaldiak
Erakusketaz aparte beste bi hitzaldi antolatu ditu Pikoketak, hamabostaldiaren berri emateko gaur egin duen agerraldian azaldu dutenez. Hilaren 13an izango da lehena, eta 19:00etatik aurrera Paco Etxeberria izango da Xenpelar Etxean
Abriendo fosas, recuperando diginidades hitzaldiaren barruan. Hilaren 22an izango da bigarrena
, ¿Qué pasó en San Cristobal? Rompiendo el silencio izenburupean. Txinparta elkarteko kide Koldo Pla izango da hizlaria.
Pikoketa Errepublikazaleen Elkarteak Errenteria-Oreretako bizilagun guztiak deitu ditu antolatutako ekintzetan parte hartzera.