Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bidaia, euskarazko literaturan barrena

Lehen aldiz irakurketa kluba izango da Pasaian. Xabier Etxaniz Rojok gidatuko du eta estreinako saioa hilaren 19an egingo dute Trintxerpen

Aizpea Amas
Pasaia
2015/10/12
Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Askotan liburuak irakurri, eta hortxe, buruan, geratzen dira irakurtzerakoan jasotako inpresio, sentsazio eta ideia guztiak. Irakurketa klubek inpresio, sentsazio eta ideia guzti horiek partekatzeko aukera eskaintzen dute, eta laster, Pasaian ere izango da horrelakorik. Literatura tailerra abiatuko da lehenegoz udalerrian. Hilaren 19an egingo dute lehenengo saioa, 19:45ean, Trintxerpeko liburutegian (Euskadi etorbidean dago, alkateordetzaren eraikinean). Taldearen gidaria, Xabier Etxaniz Rojo idazle trintxerpetarra. Gaia, Arantxa Urretabizkaiaren Hiru Mariak liburua. Irakurketa kluba hasteko liburu aproposa delakoan aukeratu du Etxaniz Rojok hondarribiarrarena: «Liburu hau oso goxoa da, samurra eta irakurterraza». Ekainaren 20ra arte bidaia bat egingo dute euskaraz idatzitako literaturan barrena hala nahi duten guztiek. Izan ere, euskaraz idatzitakoak izango dira landuko diren liburuak, denak. Euskaraz bai, baina denetarik. «Irizpidea izan da denetarik pixka bat: nobela, ipuin liburuak, itzulpenak… Iruditzen zait garrantzitsua dela itzulpenak irakurtzea, eta hiruhileko bakoitzean itzulpen bat landuko dugu», azaldu du Etxaniz Rojok. Gaur egun oso itzulpen onak egiten direla nabarmendu du, pasaitarrak, eta kanpoan literatura oso ona egiten dela. «Gazteleraz testuak irakurtzen baditugu, zergatik ez euskaraz?», galdetu du. Idazleen arteko oreka ere mantendu nahi izan du gidariak: «Bernardo Atxaga edo Harkaitz Cano denek ezagutzen ditugu eta irakurri behar ditugu, baina badira hain famatuak ez diren idazleak eta liburu onak idatzi dituztenak».
Lehenengoz hasiko du bidea irakurketa talde batek udalerrian Trintxerpeko eta San Pedroko liburutegietan egingo dituzte saioak
Ikasturte bukaerara bitartean irakurriko dituzten liburuak honakoak dira, hurrenez hurren: Hiru Mariak (Arantxa Urretabizkaia); Alkasoroko benta (Mikel Taberna); Post-it bizitzak (Iolanda Zuñiga); 19 kamera (Jon Arretxe); Muskuiluak afaltzeko (Birgit Vanderbeke); Nevadako gauak (Bernardo Atxaga); Ez naiz ni (Karmele Jaio), Pereirak dioenez ( Antonio Tabucchi); eta azkenik, Neguko Zirkua (Harkaitz Cano). Hilean behin Saioak hilabetean behin izango dira, hileko hirugarren astelehenarekin batera, eta tokia tartekatzen joango dira: Trintxerpeko liburutegia eta San Pedroko liburutegia (barrutiko plazan dago, alkateordetzan). Modu horretara, irisgarritasuna aitzakia ez izatea nahi dute, eta pasaitar guztiak animatzea literatura ardatz izango duen iniziatiba berritzailearen partaide izatera. Oraingoz — asteazkeneko datua da— sei lagunek eman dute izena irakurketa klubean, baina deialdia irekia da. Nahiz eta izena ez eman, liburua irakurria izanez gero, irakurketa klubera joateko deia zabaldu du Etxaniz Rojok: «Badakigu ez dela izango zerbait masiboa, literaturak ez du erakarriko jende asko. Hala ere, kopuru minimoa bete dugu». Liburua eskuratzea ere ez da ez parte hartzeko aitzakia izango, eta liburua ez dela zertan erosi behar zehaztu du gidariak.  Izan ere, mailegua egin ahal izango da Pasaiako liburutegietan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren mailegu programa baliatuko dute, eta irakurtzen duten liburuaren arabera, normalean baino ale gehiago aurkituko dituzte partaideek liburutegietan.
Taldearen gidaria Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra izango da Parte hartzeko ez da zertan literaturan aditu izan behar
Irakurketa klubak ez ditu arrotz Etxaniz Rojok, bera ere partaide moduan askotan izan baita. Gidari moduan, ordea, lehenengo aldia izango da. Bere lana jendeak ahalik eta gehien parte hartzea izango dela adierazi du. «Denek parte hartzea gustatuko litzaidake. Ez zait iruditzen adituaren lana egitea dela nirea. Gainera, ez naiz aditua. Idazlea naiz, literaturaz badakit zerbait, baina ez naiz aditua. Horrelako klub batek behar duena da jendeak parte hartzea eta iritziak ematea». Iritziak partekatzerakoan gustatu-ez zait gustatu dinamikatik harago joatea da bere asmoa, «liburuen klabeak, ideiak, zerk harritu gaituen, zer espero genuen…». Hasieran gehiago kostatuko zaie, lehenengo eguna «urduria» izaten dela onartu baitu. Hala eta guztiz ere, argi utzi nahi izan du klubean parte hartzeko ez dela aditua izan behar, «bakoitzak liburua modu batean bizi du, eta hori partekatzea bilatzen dugu». Orain, ikusteko dago jarraipena izango duen ala ez: «Garrantzitsuena da honek funtzionatzea orain. Datorren urtera begira ikusiko dugu».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.