Udaletxean batzarra egingo dute, 19:00etan hasita, prozesuaren nondik norakoak Lezoko biztanleei jakinarazteko.

Lezoarrak, 2014ko ekaineko giza katean
Eskura prozesuaren nondik norakoak jakinarazteko batzarrera deitu ditu bihar (asteartea, hilak 12) lezoarrak Gure Esku Dago-k. 19:00etan egingo dute bilkura udaletxeko pleno aretoan. Bertara edonor joan daitekeela adierazi dute erabakitzeko eskubidearen alde lanean ari den iniziatibako kideek.
Gure Esku Dago-ko kideek esan dutenez, “erabakia ahalbidetuko zuen norabidean urrats berriak” eman nahi dituzte, eta Eskura hausnarketa da “aro berri horren” lehenengo pausua: “Herritarren artean Gure Esku Dago-k hurrengo hiru urteko epean izango duen ekinbidea zehaztea da helburua”.